domingo, 6 de junio de 2010

Herri ezberdinetan 'Israeli boikot' lelopean izan ziren atzo mobilizazioak

Astelehenean Israelek burututako azken sarraskia ezagutu zenetik astean zehar egondako mobilizazioak zenbaezinak izan dira. Atzokoak kontutan hartuz aipatzekoak dira Bilbo, Gasteiz, Irun, Anoeta edo Azkoitian izandakoak. Ehunka lagun bildu ziren guztietan Palestinaren alde Israeli boikota eskatuz.

Gasteizen elkartaratzea Baskoniako denda aurrean izan zen. Israelekin dituen loturak eta kolaborazioa salatzeko helburuarekin (Tel Aviv-eko Maccabi saskibaloi taldea gurera datorrenean eskeintzen dion babesa edota Lior Eliyahu, jokalari israeldarraren fitxajea kasu).

Bilbon sentsazioa gazi gozoa izan zen ordea. Alde batetik burutu zen manifestazioaren partehartze ugari bezaion positiboa. Bestalde Kafe Antzokian izan zen emanaldiaren antolatzaileekin gaizkiulertu eta tentsionamendua. Atzo berretsi bezala boikota eskatzen jarraitu genuen israeldar artistak parte hartzen zuten honi, betiere hauei 'elkartasunez manifestua' atzo irakurtzeko aukera berriz ere eskeiniz. Hasteko antolatzaileen trabak zirela medio ezin izan ziren solidario batzuk israeldarrekin harremanean jarri.

Beraz, eta negatiba horren aurrean hamarnaka lagun Antzokiko atean geratu ziren kontzentrazio inprobisatu batean artista hauei boikota egiteko mezua zabalduz. Baina kontzentrazioan bildutako lagun solidarioak joan aurretik Kafe Antzokiko leiho batetik ura gainera bota zieten. Nork egin zuen jakin gabe ere benetan ekintza tamalgarri bezain koldarra iruditzen zaigu hau. Hala ere, Palestinarekin dugun elkartasun kompromezua ez dute ur tanta horiek zipriztindu, are gehiago, elkartasun honen sustraiak indartu besterik ez ditu egin, gure sionistekiko boikotarekiko konpromezua indartzen duen bitartean.

argazki galeria

No hay comentarios:

Publicar un comentario