miércoles, 23 de junio de 2010

Herri sukaldaritza: Herritik, herriarentzat

herri sukaldaritzaHerri Sukaldaritza Euskal Herrian zehar lanean dabiltzan herri mugimenduei lagun talde batek egin nahi dion ekarpena da, ongien egiten dakiguna eginez.

Herri Sukaldaritza hainbat profesionalek boluntarioki osatua dago eta helburua, herritik herriarentzat izango den zerbitzu bat eskaintzea da. Hainbat herri bazkarietan izan dugu esperientziak gure seriotasuna bermatzen du. Lortutako irabaziak, proiektu herrikoi ezberdinetara bideratzen dira. Aurten, elkartasun eta lan internazionalistari egingo zaio ekarpena.

herri sukaldaritza menuak

Jarraian, menu aukerak eta bestelako eskaintza gastronomikoak aurkezten dizkizuegu, baina prezio eta plater ezberdineko menuak egitera ere irekiak gaude.

Animo, eta segi gure herri eta auzoak hobetzeko borrokan!

herri sukaldaritza txartela




harremanak:

676 781 021

herrisukaldaritza@gmail.com

pala la versión en castellano sigue leyendo

Herri Sukaldaritza nace como aportación de un grupo de personas hacia los diferentes movimientos populares que trabajan por toda Euskal Herria, haciendo lo que mejor sabemos.

Herri Sukaldaritza esta formada por profesionales que de manera voluntaria pretendemos gestionar un servicio desde el pueblo y para el pueblo. Nuestra experiencia en tantas y tantas comidas populares asegura nuestra seriedad. Los beneficios que conseguimos van dirigidos íntegramente a diferentes proyectos populares. Este año 2010 la aportación será para la solidaridad y el trabajo internacionalista.

Os presentamos esta carta de menús y ofertas gastronómicas, aunque estamos abiertos a hacer menús bajo petición expresa tanto de precios como de platos.

Ánimo y a seguir trabajando por mejorar nuestros pueblos y barrios

lunes, 21 de junio de 2010

Comunicado de solidaridad de EHL Italia con los tres jóvenes vascos detenidos en Roma

Han sido muchas las mobilizaciones y gestos de solidaridad que se han producido a raiz de las detenciones de los tres jóvenes independentistas vascos el pasado 10 de junio en la ciudad de Roma. En esta ocasión os presentamos el comunicado de solidaridad que desde Italia nos han hecho llegar los once grupos de solidaridad con Euskal Herria del estado italiano.

Además de denunciar la persecución judicial que sufren en este caso los jóvenes independentistas, los compañeros italianos exigen enérgicamente que los tres detenidos no sean extraditados y puestos en manos de torturadores españoles. Por lo tanto piden a las autoridades que se les conceda el derecho de asilo político y que sean inmediatamente puestos en libertad.

Concentración en Milano

Por otra parte, pero con el mismo fin solidario y en contra de la posible extradición de los independentistas vascos han llevado a cabo este fin de semana una concentración los y las compañeras del Centro Social Vitoria de Milano. Acompañados de una pancarta donde puede leerse: Zuriñe, Fermin e Artzai, liberi subito! La espagna tortura, no all'estradizione!!! (en la foto).

Italia, 18 giugno 2010

Euskal Herriaren Lagunak Torino

Euskal Herriaren Lagunak Milano

Euskal Herriaren Lagunak Bologna

Euskal Herriaren Lagunak Aupo-Versiliese

Euskal Herriaren Lagunak Livorno

Euskal Herriaren Lagunak Firenze

Euskal Herriaren Lagunak Valdarno

Euskal Herriaren Lagunak Roma

Comitato Friul-Euskal Herria Friuli

Comitato di Amicizia con il Popolo Basco Napoli

Cassa Antirepressione delle Alpi Occidentali

domingo, 6 de junio de 2010

Herri ezberdinetan 'Israeli boikot' lelopean izan ziren atzo mobilizazioak

Astelehenean Israelek burututako azken sarraskia ezagutu zenetik astean zehar egondako mobilizazioak zenbaezinak izan dira. Atzokoak kontutan hartuz aipatzekoak dira Bilbo, Gasteiz, Irun, Anoeta edo Azkoitian izandakoak. Ehunka lagun bildu ziren guztietan Palestinaren alde Israeli boikota eskatuz.

Gasteizen elkartaratzea Baskoniako denda aurrean izan zen. Israelekin dituen loturak eta kolaborazioa salatzeko helburuarekin (Tel Aviv-eko Maccabi saskibaloi taldea gurera datorrenean eskeintzen dion babesa edota Lior Eliyahu, jokalari israeldarraren fitxajea kasu).

Bilbon sentsazioa gazi gozoa izan zen ordea. Alde batetik burutu zen manifestazioaren partehartze ugari bezaion positiboa. Bestalde Kafe Antzokian izan zen emanaldiaren antolatzaileekin gaizkiulertu eta tentsionamendua. Atzo berretsi bezala boikota eskatzen jarraitu genuen israeldar artistak parte hartzen zuten honi, betiere hauei 'elkartasunez manifestua' atzo irakurtzeko aukera berriz ere eskeiniz. Hasteko antolatzaileen trabak zirela medio ezin izan ziren solidario batzuk israeldarrekin harremanean jarri.

Beraz, eta negatiba horren aurrean hamarnaka lagun Antzokiko atean geratu ziren kontzentrazio inprobisatu batean artista hauei boikota egiteko mezua zabalduz. Baina kontzentrazioan bildutako lagun solidarioak joan aurretik Kafe Antzokiko leiho batetik ura gainera bota zieten. Nork egin zuen jakin gabe ere benetan ekintza tamalgarri bezain koldarra iruditzen zaigu hau. Hala ere, Palestinarekin dugun elkartasun kompromezua ez dute ur tanta horiek zipriztindu, are gehiago, elkartasun honen sustraiak indartu besterik ez ditu egin, gure sionistekiko boikotarekiko konpromezua indartzen duen bitartean.

argazki galeria

jueves, 3 de junio de 2010

Egunotan Euskal Herria kalera: Israeli Boikota!

h&m boycott israel bilboAzken gertakarien harira nazioarteko BDS (boikot, desinbertsio, zigor) kanpainak Isareli boikot egun berri eta behin behineko bat markatu du egutegian, ekainaren 5a, larunbata. Askapenak dei egiten dio Euskal Herriko jendarteari, elkartasun talde, alderdi politiko, sindikatu, herri mugimendu eta solidario guztiei, asteburu honetan, herri eta hirietan Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israelen kontrako boikota zabaldu dezagun.

Israelek solidario internazionalisten ontzietan eginiko sarraskiak argi erakusten du, beste behin ere, Palestinarekiko elkartasuna jomugan dutela, horren aurrean elkartasuna areagotu besterik ez zaigu gelditzen, elkartasun praktikoa eta erreala: boikota.

Asteburu honetan sionismoaren interesak, sionismoarekiko konplizeak eta kolaborazionistak salatu behar ditugu eta beren mozorroa kendu: H&M, Sephora, El Corte Inglés, Imaginarium, Baskonia, udaletxe, istituzio publiko eta gobernu egoitz kolaborazionistak (Israeli Boikot ildoa onartzen ez dutenak) salatu behar ditugu. Herriz herri eta eskualdez eskualde.

Mobilizazioak:

  • Bilbon ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Bilboko Udalaren aurrean. Bilboko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Gasteizen ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Baskoniaren dendaren aurrean (General Loma plaza). Gasteizko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Irun, ekainaren 4an, ostirala, mobilizazioa 19:30etan Zabaltza Plazan. Irungo Palestinarekin elkartasun Plataforma.

Ezker Abertzaleak prentsa-ohar batez jakinarazi du "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean egingo diren mobilizazioetara atxiktzen dela.

Euskal Herria kalera!

Palestinarekin bat, Israeli boikota!

EZKER ABERTZALEAREN PRENTSA OHARRA

Prentsa ohar honen bidez Ezker Abertzaleak iritzi publikoari jakinarazi nahi dio Palestinarekin elkartasunean eta atzo Gaza-ra giza-laguntza zeraman ontziteri internazionalistaren aurka Israelgo armadak buruturiko eraso kriminala salatzeko mozioak aurkeztu dituela euskal udaletxeetan.

Honakoak lirateke mozioen edukiak:

1.Israelek burutzen duen eta Nazioarteko Komunitateak bere ixiltasunarekin onesten duen Gaza-ren kontrako blokeoaren ondorioz Gaza-ko herritarrek beharrezkoak dituzten oinarrizko ondasunak helaraztea helburu bakartzat zuten internazionalistak erail izana salatzea.

2.Hildakoen senideei, zaurituei eta ekimen ausart honetako partaide guztiei elkartasuna adieraztea.

3.Isralego Estatuak burutzen dituen krimenen inguruko nazioarteko ikerketa eta auzipetzea abiatzea exijitzea.

4.Gaza-ko blokeo amaitzea eta Gaza-ko herritarrek era zilegian hautatutako ordezkarien aitortza eskatzea.

5.Gaza-k pairatzen duen legez kanpoko blokeoarekin amaitzeko xedean garatzen diren ekimen internazionalistei babesa adieraztea.

6.Israel-eko estatu arrazistaren aurkako Boikot-a babestea. Zentzu horretan, Estatu horrekiko edo bere instituzioekiko harremanak ez garatzea. Hego Afrikan bezala, zilegitasunik gabeko bere politika ilegala aldarazteko nazioarteko komunitateak duen bide bakarra da boikotarena.

7.Israel-ekin dauzkan lehentasunezko merkataritza akordioak bertan behera uzteko exijentzia Europar Batasunari. Israelek nazioarteko legalitate bete dezan politika erreal bat gara dezan exijentzia Europar Batasunari.

8.Dolu moduan, palestinar bandera jartzea eta herritarrei ekimen honetara batzera deitzea.

9.Harturiko erabakiaren kopia bat Gaza-ko instituzio zilegiei helaraztea.

Era berean, Ezker Abertzaleak "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean ostiralean euskal hiriburu eta herrietan burutuko diren mobilizazioei bere atxikimendu osoa adierazi nahi die.

Ezker Abertzalea,
2010eko ekainak 1

martes, 1 de junio de 2010

Mila lagundik gora salatu zuten Euskal Herrian zehar Israelek burututako sarraskia

Atzo entitate sionistaren sarraski berri bat ezagutu genuen. Gazara abiatzen zen laguntza humanitarioko 'Flotilla de la Libertad' itsasontziak erasotu eta 19 lagun erahil zituen Israelek. Berria ezagutu eta berehala mobilizazioak antolatu ziren Euskal Herriko hainbat hiritan, Palestinarekin elkartasuna lantzen duten Plataforma ezberdinak deituak. Eragileen artean Askapena, Komite internazionalistak, Sare Antifaxista, Ezker Abertzalea, LAB, Alternatiba, Gazte Abertzaleak, Elkartzen, Boltxe, ESK, Izquierda Anticapitalista, Mugarik Gabe...

Ehundaka lagun izan ziren kaleak hartu eta Israelgo estatuaren izaera terrorista salatu zutenak. Bapateko erantzun honetan elkartaratzeak burutu ziren Donostin (200 lagun), Iruñean zein Gasteizen (200 lagun). Bibokoa hasiera batean elkartaratzea bazen ere, bertan bildu ziren 500 lagunek manifestazio inprobisatu batera ekin zioten. Kaleak moztu eta H&M dendara sartu ziren Israelgo kolaboratzaile izategatik boikota eskatuz. Ertzantza ere agertu zen eta pertsona batzuk identifikatu zituen.

Argazki galeria

Gaurko ere mobilizazioak izango dira:

  • Asteartea, ekainak 1, Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1, Donostiko Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)

Gora Palestina askatuta, Israeli boikota!

Gora herrion arteko elkartasuna!