jueves, 3 de junio de 2010

Egunotan Euskal Herria kalera: Israeli Boikota!

h&m boycott israel bilboAzken gertakarien harira nazioarteko BDS (boikot, desinbertsio, zigor) kanpainak Isareli boikot egun berri eta behin behineko bat markatu du egutegian, ekainaren 5a, larunbata. Askapenak dei egiten dio Euskal Herriko jendarteari, elkartasun talde, alderdi politiko, sindikatu, herri mugimendu eta solidario guztiei, asteburu honetan, herri eta hirietan Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israelen kontrako boikota zabaldu dezagun.

Israelek solidario internazionalisten ontzietan eginiko sarraskiak argi erakusten du, beste behin ere, Palestinarekiko elkartasuna jomugan dutela, horren aurrean elkartasuna areagotu besterik ez zaigu gelditzen, elkartasun praktikoa eta erreala: boikota.

Asteburu honetan sionismoaren interesak, sionismoarekiko konplizeak eta kolaborazionistak salatu behar ditugu eta beren mozorroa kendu: H&M, Sephora, El Corte Inglés, Imaginarium, Baskonia, udaletxe, istituzio publiko eta gobernu egoitz kolaborazionistak (Israeli Boikot ildoa onartzen ez dutenak) salatu behar ditugu. Herriz herri eta eskualdez eskualde.

Mobilizazioak:

  • Bilbon ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Bilboko Udalaren aurrean. Bilboko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Gasteizen ekainaren 4an, ostirala, elkartaratzea 19:00retan Baskoniaren dendaren aurrean (General Loma plaza). Gasteizko Palestinarekin elkartasun Plataforma.
  • Irun, ekainaren 4an, ostirala, mobilizazioa 19:30etan Zabaltza Plazan. Irungo Palestinarekin elkartasun Plataforma.

Ezker Abertzaleak prentsa-ohar batez jakinarazi du "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean egingo diren mobilizazioetara atxiktzen dela.

Euskal Herria kalera!

Palestinarekin bat, Israeli boikota!

EZKER ABERTZALEAREN PRENTSA OHARRA

Prentsa ohar honen bidez Ezker Abertzaleak iritzi publikoari jakinarazi nahi dio Palestinarekin elkartasunean eta atzo Gaza-ra giza-laguntza zeraman ontziteri internazionalistaren aurka Israelgo armadak buruturiko eraso kriminala salatzeko mozioak aurkeztu dituela euskal udaletxeetan.

Honakoak lirateke mozioen edukiak:

1.Israelek burutzen duen eta Nazioarteko Komunitateak bere ixiltasunarekin onesten duen Gaza-ren kontrako blokeoaren ondorioz Gaza-ko herritarrek beharrezkoak dituzten oinarrizko ondasunak helaraztea helburu bakartzat zuten internazionalistak erail izana salatzea.

2.Hildakoen senideei, zaurituei eta ekimen ausart honetako partaide guztiei elkartasuna adieraztea.

3.Isralego Estatuak burutzen dituen krimenen inguruko nazioarteko ikerketa eta auzipetzea abiatzea exijitzea.

4.Gaza-ko blokeo amaitzea eta Gaza-ko herritarrek era zilegian hautatutako ordezkarien aitortza eskatzea.

5.Gaza-k pairatzen duen legez kanpoko blokeoarekin amaitzeko xedean garatzen diren ekimen internazionalistei babesa adieraztea.

6.Israel-eko estatu arrazistaren aurkako Boikot-a babestea. Zentzu horretan, Estatu horrekiko edo bere instituzioekiko harremanak ez garatzea. Hego Afrikan bezala, zilegitasunik gabeko bere politika ilegala aldarazteko nazioarteko komunitateak duen bide bakarra da boikotarena.

7.Israel-ekin dauzkan lehentasunezko merkataritza akordioak bertan behera uzteko exijentzia Europar Batasunari. Israelek nazioarteko legalitate bete dezan politika erreal bat gara dezan exijentzia Europar Batasunari.

8.Dolu moduan, palestinar bandera jartzea eta herritarrei ekimen honetara batzera deitzea.

9.Harturiko erabakiaren kopia bat Gaza-ko instituzio zilegiei helaraztea.

Era berean, Ezker Abertzaleak "Palestinarekin bat, Israelgo estatu sionistari boikota" lelopean ostiralean euskal hiriburu eta herrietan burutuko diren mobilizazioei bere atxikimendu osoa adierazi nahi die.

Ezker Abertzalea,
2010eko ekainak 1

No hay comentarios:

Publicar un comentario