martes, 18 de mayo de 2010

Irunen ere Palestinari elkartasuna adierazi zioten elkartaratze batean eragile anitzek deituta


Nakbaren bezpera aukeratu zuten irundarrek Palestinaren alde eta Israeli Boikota eskatuz kalera ateratzeko. Aurretik prentsaurreko batean iragarri zuten ekimena bertako hainbat eragileek (Askapena, LAB, CCOO, LAB, Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, EPK, Gazte komunistak, Bilgune Feminista, Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, AHT Gelditu, Irungo Antifaxistak, Lakaxita Gaztetxea, Gazte Independentistak, Hazia kultur elkartea, Moskuko antifaxistak y Xirimiri Taldea. ).

Horretaz gain, ostegunean hamarnaka lagunek hartu zuten parte Kabigorri ateneoan Askapenak antolatu zuen hitzaldian. Bertan egipziar bat, palestinar bat eta Askapenako kide bat izan zuten hitza. Palestinaren inguruan eta herrien arteko elkartasuna mintzagai izan zutelarik.

Gora herrion arteko elkartasuna!

1 comentario: