domingo, 21 de febrero de 2010

Hiru mila lagunek elkartasuna adierazi diote Euskal Herriari Milanen

http://www.gara.net/azkenak/02/184195/eu/Hiru-mila-lagunek-elkartasuna-adierazi-diote-Euskal-Herriari-Milanen

2010ko otsailaren 20a
GARA > Azkenak > Euskal Herria

ELKARTASUN ASTEA

Hiru mila lagunek elkartasuna adierazi diote Euskal Herriari Milanen

Hiru mila lagun inguruk manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Milanen, Euskal Herria, Palestina, Kurdistan, Kolonbia eta beste hainbat herriri elkartasuna adierazteko. Euskal preso politikoen argazkiak buruan eraman dituzte.

20/02/2010 18:50:00

MILAN-. Elkartasun Asteari amaiera emateko antolatua zegoen gaur arratsaldean Milanen egin den manifestazioa, eta Euskal Herriari ez ezik, Palestina, Kurdistan, Irlanda eta beste zenbait herriri elkartasuna adieraztea zuen helburu. Hainbat elkartek deitu dute mobilizazioa, tartean Italiako Euskal Herriaren Lagunek.

Askapenak azaldu duenez, 16.00ak aldera abiatu da martxa, "Tanti popoli un unica lotta" lelopean eta aipatu herrialdeetako banderez inguratuta. Lehen zatian Euskal Herriaren blokea zihoan, jendetsuena eta euskal preso politikoen argazkiak buruan zirela. Kamioi batek Euskal Herriari buruzko informazioa zabaldu du megafonia bidez.

Milango hiriguneko kaleak zeharkatu dituzte eta turismo bulego espainolaren aurretik pasa dira manifestariak. Orduan oihuak areagotu egin dira eta arraultzak bota dituzte bulegoaren aurka. Poliziek inguratu egin dute, babesteko. Cervantes Institutuaren eta Turkia eta Kolonbiako kontsulatuen aurretik ere pasa dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario